EUSKAL HERRIKO SAGARDO GORENAK, izenak dioen bezala, hemengoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen marka kolektiboa da.
Asko dira Euskal Herrian egiten eta merkaturatzen diren sagardoak, guztiek ez dituzte ordea ez ekoizpen prozesu berak jarraitzen eta ez kalitate maila bera ematen. GORENAK bereizgarria lortu nahi duten sagardogileek araudi bat bete, eta kontrol neurri zehatzak gainditu behar dituzte sagardoaren lanketa prozesu osoan, goi-mailako sagardoak bermatzeko.
Horregatik da GORENAK marka sendoa, bere izena daraman sagardoa goi-kalitatekoa eta gustagarria dela bermatzen duelako.
